IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

IK4 hazi egin da 2016an: 114 M€-rainoko diru-sarrerak lortu ditu, eta 1.443 langile ditu

2017/03/13 |<img data-link="http://ik4.es/es/actualidad_noticias_detalle.asp?id_noticia=193" src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/1303Tekniker228-b.jpg' /> 2016an, aurreko urtean baino 3 milioi euro gehiagoko diru-sarrerak lortu eta 183 pertsona kontratatu zituen. Aliantza Teknologikoak 40 lagun kontratatuko ditu 2017an, euskal enpresetan I+G+Bko jarduerak izan duen gorakadari erantzuteko. IK4ren zentroek ikasketa zientifiko-teknikoetako lizentziadunak nahi dituzte, enpresei teknologia transferitzeko proiektuetan lan egiteko. Erakundeak 2017an 20 milioi inbertitzea aurreikusten du

Eibar, 2017ko martxoa).- IK4k 114 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen guztira 2016an; aurreko ekitaldian (111 milioi) baino hiru milioi gehiago. Horrek esan nahi du 2015ean aurreko urtearekiko izan zen goradakari eutsi diola.

Iaz, diru-sarrera horietatik % 59 enpresek I+G+B zerbitzuetarako egindako zuzeneko kontratazioetatik lortu zen. Bi datu horiek sektore pribatutik eratorritako diru-sarreren ratioan Europako lider gisa mantentzen dute IK4, eta indartu egiten dute Europan ikerketa aplikatuko erreferente nagusietako baten modura duen estatusa.

“Emaitza horiek adierazten dute euskal enpresek I+G+Baren aldeko apustua egiten dutela lehiakorragoak izateko, eta, horretaz gainera, IK4 Aliantza Teknologikoan konfiantza dutela beren gaitasunak sustatzeko eragile gisa”, adierazi du IK4ko zuzendari nagusi José Miguel Erdozainek.

Bestetik, langile berriak hartzeko 2016ko kanpainaren ondorioz, 183 lagun kontratatu ziren guztira. Hori horrela, ekitaldiaren amaieran, 1.443 langile zituen guztira Aliantzak; 2015ean baino % 14 gehiago. Haietatik, 403 doktoreak dira, % 28. Horrek erakusten du zeinen kualifikazio altua duten Aliantzaren langileek.

Kanpaina horrek 2017an ere jarraituko du. 2017an, IK4 Aliantza Teknologikoa osatzen duten zentroek, I+G+Bko gaitasunak indartzeko, kualifikazio handiko 40 ikertzaile kontratatuko dituzte. Haietatik, 20k zentroen ikerketa-alorretan egingo dituzte doktoretza-tesiak. Hala erantzun nahi dio IK4k enpresetan I+G+Bko jardueretan izan den gorakadari: bikaintasunaren eta talentua erakartzearen aldeko apustua handituz. Izan ere, bi alderdi horiek gakotzat jotzen ditu EAEko enpresa-sareari lehiatzeko gaitasuna modu sendoagoan emateko.

Aliantzaren jarduera-balantzean, ezagutza sortzeari dagokionez, nabarmentzekoa da 15 patente eman zizkiotela 2016an. Horrek erakusten du haren ikerketa-jarduerak enpresentzako soluzio teknologiko erabilgarriak sortu dituela. Gainera, 37 doktoretza-tesi defendatu ziren iaz, eta I+G+Bko proiektuei lotutako 429 artikulu zientifiko argitaratu.

Ekitaldi honetan, iazkoaren antzeko jarduera-maila izatea aurreikusten du Aliantzak, eta 2016an lortutako diru-sarreren maila finkatzea. Gainera, bere eskaintza teknologikoa aberastu nahi du, eta bere zentroek abangoardiako eragile ikertzaile gisa duten posizioa sendotu. Horregatik, 2017an 20 milioi euro inbertituko ditu bere gaitasunak indartzen, ekipamenduak hobetzen eta laborategiak handitzen.

Erakundearen iritziz, inbertsio hori beharrezkoa du bere gaitasunak merkatuaren eskaerara egokitzeko eta bere inguruko enpresei lasterketa teknologikoan bermeekin lehiatzen laguntzeko teknologiarik aurreratuenak garatzeko premiara egokitzeko. Apustu horrekin bat etorriz, 2016an 13 milioi euro inbertitu ziren; 2015ean, berriz, 3,66. Aurten, aipatu bezala, 20 milioi inbertituko dira.

“Krisi ekonomikoak oso zuhur jardutera behartu gintuen, baina egoera orokorraren hobekuntzari eta Aliantzaren kudeaketa onari esker, inbertsio garrantzitsuak egin ahal izango ditugu, eta haien bidez gure ekipamenduak eta laborategiak hobetuko ditugu, aurrean ditugun erronka teknologikoei arrakastaz aurre egingo diegula bermatzeko”, azaldu du Erdozainek.

IK4ko zentro teknologikoak ikasketa zientifiko-teknikoetan masterra duten lizentziadunen bila dabiltza; zehazki, zenbait ingeniaritzatakoak behar dituzte (industria, automatika, mekanika, elektronika, informatika, telekomunikazioak, materialak eta kimika), bai eta zientzia fisikoetako edo matematikako tituludunak ere.

Enpresei teknologia transferitzeko proiektuetan eta Europako ikerketa-proiektuetan parte hartuko dute, arduradun edo kolaboratzaile gisa. Ikerketa horiek IK4k estrategikotzat jo dituen lau alor hauetan oinarrituko dira: energia, garraioa eta mugikortasuna, osasuna eta fabrikazio aurreratua. Izan ere, IK4ren iritziz, alor horietan dituzte aukera nagusiak EAEko enpresek.

“Teknologiaren abangoardian egon nahi badugu, gure gaitasunak ikasgeletatik ateratzen den talentuarekin indartu behar ditugu eta bikaintasunaren alde egin. Horrela baliagarriagoak izango gara euskal enpresen lehiakortasuna sustatzeko”, adierazi du Erdozainek.

IK4ren zereginetako bat da bere ikertzaileei goi-mailako trebakuntza ematea EAEko enpresa-sarerako interesgarriak diren diziplinetan. Profesional horietako batzuk, gero, enpresa pribatuetan arituko dira; haietan handia da horrelako langileen eskaera.

Hala, Aliantzak talentu-harrobiaren lanak egiten ditu euskal enpresentzat, zeinek, horri esker, abangoardiako prestakuntza duten profesionalekin indartzeko aukera baitute. Iaz, IK4ko 58 langile pasatu ziren alor pribatura.

Iazko ekitaldia azken lau urteotan Aliantzaren kudeaketa gidatu duen 2013-2016ko Plan Estrategikoko azkena izan zen. Erakundeak plan horren oso balantze positiboa egin du, bete baitira alderdi hauetan ezarritako helburuak: zentroen gaitasunetan haztea, langile-kopurua handitzea eta enpresetarako ezagutza-transferentzia handitzea.

Hazkunde horren isla daeragin handiagoa lortu izana Europako garapen teknologikoaren “ibilbide-orriak” lantzen diren Europako batzordeetan. IK4 maila gorenean ezarri da aditu-talde horietako gehienetan, non erakundeek, enpresek eta I+G+Bko zentroek, erabakitzen baitute zer aukera zabalduko diren merkatuetan epe ertain eta luzera, inbertsio-programen bidez haien aldeko apustua egiteko.

2017-2020 aldirako plan estrategikoa jarri du martxan IK4k, azken urteetako lorpenak sendotzeko helburuarekin. Lehentasunezko helburuetako bat bere zerbitzuak ETE-etara hurbiltzeko ahalegin handia egiten jarraitzea da, haiekin lankidetzan aritzeko lehiakorragoak izan daitezen. Hala, ETE-en gaitasunak indartu nahi dira etorkizunerako, eta, ondorioz, horrelako enpresetan aberastasuna sortzea sustatu.

Aliantzak uste du bere antolakuntza-eredua abantaila dela erronka horri aurre egiteko garaian. "Bere malgutasunagatik, IK4ren eredu federalak aukera ematen die gure zentroei enpresa handiarekin lan egiteko, eta, aldi berean, oso eskura daude zentrook enpresa txikiagoentzat, eta hori funtsezkoa da I+G+Ba ETE-etara hedatu nahi bada”, azaldu du Erdozainek.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa