IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Tecnun-en XXIV. Enplegu Foroan izan da IK4

2017/02/23 |<img src="http://www.ik4.es//imgmedios/Foro-empleo-Tecnun-ajustada080320170900290258.jpg" /> Otsailaren 23an eta 24an egin zen Tecnunen 24. Enpleguaren Foroa Donostiako Ibaetako campusean. Nafarroako Unibertsitatearen Ingeniaritza Eskola da Tecnun. IK4 Aliantza Teknologikoak ere hartu zuen parte topaketan, zeinaren xedea merkatuaren eta enplegu-eskatzaileen premiak uztartzea baita.

Aurkezpenak, elkarrizketak eta kontratazio-prozesuak egin zituzten 70 enpresak eta teknologia-zentrok, gai hauei buruzkoak guztiak ere: lan-munduan sartzea, ikasketa-amaierako proiektuak eta praktikaldiak. Hirurehun ikasletik gora izan ziren ekitaldian.

Gaitasun generikoak edo zeharkakoak izan du gai nagusi Tecnunen aurtengo Enpleguaren Foroak. Ikastetxe horren iritzian, geroz eta garrantzi handiagoa dute gaitasun horiek, eta geroz eta gehiago eskatzen dira lan-merkatuan. Besteak beste, harremanetarako erraztasuna, norberaren eraginkortasuna eta autogobernua dira gaitasun horietako batzuk.

Bereziki interesatzen zaizkie IK4-ren lantegiei zenbait ingeniaritzatako lizentziadunak eta master mailako tituludunak (ingeniaritza industrial, automatiko, mekaniko, elektroniko, informatiko, telekomunikazioetako, materialetako eta kimikokoetakoak), bai eta zientzia fisikokoetakoak ere. Horrez gain, ikertzeko bokazioa izatea, lantaldean eta proiektuka lan egin nahi izatea eta ingelesa menderatzea ere balioesten ditu Aliantzak.


  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa