IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

IK4 Deustuko XIII. Enplegu Foroan izan da talentu bila

2017/03/29 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/170329-empleo-deusto.png' data-link='http://www.ik4.es/eu/actualidad_noticias_detalle.asp?id_noticia=196'/> IK4 Aliantza Teknologikoak bere zentro teknologikoen enplegu- eta prestakuntza-aukerak aurkeztu ditu Deustuko Unibertsitateak antolatutako XIII. Enplegu eta Ekimen Foroan, martxoaren 29 eta 30ean, Bilboko campusean.

Edizio honetan 50 enpresak baino gehiagok hartu dute parte, helburu izanik truke zuzena sustatzea bi alde hauen artean: batetik, enpresak eta profil berriak eskatzen dituzten erakundeak eta, bestetik, azken ikasturteko ikasleak edo dagoeneko graduatu direnak eta beren lehenengo lan-aukeraren bila ari direnak.

Horretarako, zenbait jarduera egin dira foro horretan, hala nola enpresa-aurkezpenak, hautaketa-prozesuak, networking saioak, ikasleentzako hitzaldi interesgarriak, bisitaldia Deustuko enpresa-sehaskara, ekintzailetzako eta ideia-sorkuntzako tailerrak, eta enpresak sortzeko lehiaketa bat.

IK4k ikasketak amaitu berri dituztenentzat zer eskaintza duen erakutsi du enplegu-foro horretan. Aliantzak talentua erakartzeko kanpaina bat du martxan iaztik, eta haren bidez aurten 40 bat lagun hartzea aurreikusten du. Haietatik, 20k Aliantzaren zentroetako ikerketa-alorretan egin ditzakete beren doktoretza-tesiak.

Talentua erakartzeko kanpaina horrekin, EAEko enpresa-sareari lehiatzeko gaitasuna modu sendoagoan eman nahi dio.

 

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa