IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Regina Llopisek jaso du Emakume Teknologoari ematen zaion Ada Byron saria.

2017/04/05 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/FullSizeRender.png' data-link='http://www.ik4.es/eu/actualidad_noticias_detalle.asp?id_noticia=200'/> Regina Llopis Adimen Artifizialera Aplikatutako Matematiketan doktorea da Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean (AEB), eta, aurten, Emakume Teknologoari ematen zaion Ada Byron saria jaso du apirilaren 5ean.

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak eman ohi duen eta IK4 Aliantza Teknologikoak babesten duen sari honen helburua zientzian eta teknologian diharduten emakumeen gaitasunak aintzat hartzea eta haien ibilbideak ezagutaraztea da.

Llopis AIA —Informatika Aurreratuko Aplikazioak— talde teknologikoaren lehendakari eta kontseilari delegatua da, eta hainbat ekintzailetza-proiektu burutu ditu bere ibilbide profesionalean, zeinetan teknologiaren eta enpresaren arloetan emakumeek egiten duten lana lagundu izan baitu. Horrez gainera, emakumeen enpresa-lidergotzarekin erlazionatutako zenbait titulazio ditu, eta aintzatespen batzuk jaso izan ditu, hala nola 2015eko IWEC AWARD (IWEC – International Women's Entrepreneurial Challenge Foundation).

Emakume Teknologoari ematen zaion Ada Byron sariak hiru helburu nagusi ditu: ikerketa eta garapen teknologikoan emakumezkoen bokazioak sustatzea, teknologiak gizartearen hazkunde ekonomikorako eta aurrerabiderako duen garrantzia goratzea eta bokazio teknologikoak sustatzea teknologia belaunaldi berriengana hurbilduz, sexuari erreparatu gabe.

Aurreko hiru edizioetan, emakume hauek saritu dira teknologien arloan egin duten ibilbideagatik: Montserrat Meya, lengoaia informatikoan aditutako hizkuntzalaria; Asunción Gómez, Informatikan doktorea eta teknologia semantiko deritzen horietan nazioarteko ikertzaile ospetsuenetakoa; eta Nuria Oliver, Telefonicako I+Garen zuzendaria.

Sari-banaketa hau ForoTech 2017 Ingeniaritzaren eta Teknologiaren Asteko ekitaldietako bat da. Aste hori Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak antolatzen du urtero, IK4 Aliantza Teknologikoaren lankidetzarekin.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa