IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

IK4 Research Alliance partaide da ForoTech 2017 astean.

2017/04/05 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/IMG_1090.jpg' data-link=http://www.ik4.es/eu/actualidad_noticias_detalle.asp?id_noticia=201'/> IK4 Aliantza Teknologikoa ForoTech Deustuko Unibertsitatearen Zientzia eta Teknologia Astearen protagonistetako bat izan da.

Unibertsitatearen eta enpresa-sektorearen topagune bat izaten da aste hori, eta unibertsitateko ikasleei eta gizarteari oro har teknologiaren arloan dauden berrikuntzei berri emateko eta Euskadiko enpresek eta ikerketa-zentroek berritzeko duten gaitasuna ezagutzera emateko antolatu ohi da.

Apirilaren 5etik 7ra bitarte egin den topagune honen babesle nagusia da IK4, eta gaur egun esku artean dituen zenbait proiektu eman ditu ezagutzera, zeinen bidez enpresa industrial batzuen lehiakortasuna bultzatzen ari baita.

Aurtengo egitarauan, zenbait mahai-inguru, tailer eta jarduera antolatu dira enpresa eta erakunde teknologiko batzuen partaidetzarekin, hala nola Cimubisa, Bilboko udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Emakunde, Vidrala, Microsoft, Grupo SPRI, Samsung, Bilbao Ekintza, Donostia Sustapena -Fomento San Sebastián eta Alzola Basque Water.

Egitarauaren barruan, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatearen 40. urteurrenarekin bat eginez, Emakume Teknologoari ematen zaion Ada Byron saria emango da. Matematikan doktore eta enpresari den Regina Llopisi emango zaio aurtengo saria.

 

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa