IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

IK4k Tecnunen 'Asmakuntza eta Diseinua' sarietan kolaboratu du

2017/04/07 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/premio-tecnun.jpg' data-link='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/premio-tecnun.jpg' /> Supermerkatuko kutxan automatikoki husten den erosketa-orga baten proiektuak lortu du Tecnun-IK4 saria Tecnunek, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak, antolatutako "Asmakuntza eta Diseinua" lehiaketan.

Supermerkatuko kutxan automatikoki husten den erosketa-orga baten proiektuak lortu du Tecnun-IK4 saria Tecnunek, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak, antolatutako "Asmakuntza eta Diseinua" lehiaketan.

San José de León ikastetxe maristako Nuria Carrascosa eta María Martínez ikasleek irabazi dute aipatutako saria beren 'Super Troley’ proiektuarekin: errazago erabiltzeko eta erosleak esfortzuak egitea saihesteko hainbat mekanismo dituen erosketa-orgaren proiektua da.

IK4 Aliantza Teknologikoak kolaboratu du lehiaketa honetan, non ikasleen ideia berritzaileen diseinua eta lehendik merkatuan dauden produktu teknologikoak edo kiroletakoak hobetzeko erabilitako irudimena saritzen baitira.

Gainera, lehiaketaren XII. edizioak hiri-altzariak hobetzeko banku jasangarri baten proiektu bat saritu du, eta surfean aritzeko nahiz lehorrean patinatzeko erabil daitekeen ohol bat ere bai.

 

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa