IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

IK4k EHUren Udako Ikastaroetan parte hartu du, talentuaren mugikortasunaren fenomenoari buruzko ikastaroan

2017/06/21 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/mesa-redonda.jpg' data-link='http://www.donostiatechweek.eus/es/home/' /> EHUren Udako Ikastaroetan, kualifikazio handiko langileen mugikortasunaren fenomenoari buruzko ikastaro batean hartu zuen parte IK4 Aliantza Teknologikoak, Donostiako Miramar jauregian, ekainaren 19an eta 20an. Ziklo hori, “El valor del Talento local: Una apuesta compartida” (“Tokiko talentuak duen balioa: partekaturiko apustua”), Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak antolatu zuen Donostiako Sustapenaren bidez, eta hauek izan ziren haren helburuak: ekimen publikoak eta pribatuak identifikatzea eta talentu-ihes hori eragozteko hirian egiten ari diren jarduerak (hezkuntzaren, enpresen eta tokiko erakundeen ikuspegitik eginak) ezagutzera ematea.

Aliantzak badu esperientzia talentua erakartzen, eta, orobat, badu estrategia bat talentua erakartzeko, eta horregatik hartu du parte foro horretan. Esparru horretan, IK4k gogor lan egin du joan diren bi urteetan, zentroetan hainbat teknologo sar zitezen —ingeniaritzan, fisikan, kimikan edo biologian espezializatuak, nagusiki— eta, halaber, EAEko enpresa-sarearen lehiatze-ahalmenari egiten dion ekarpena sendotu zedin.

Mahai-inguru batean, beste bi ikertzailerekin batera, Eduardo Granadosek hartu zuen parte. CEIT-IK4ko ikertzailea da, eta orain dela gutxi itzuli da herrira, beste herrialderen batean dauden gazteak herrira itzul daitezen Donostia Sustapenak duen “Tokiko talentuaren itzulera” programaren bidez. Hiruren testigantzari esker, hobeto ulertu zen zer egoeratan dauden eta zer itxaropen eta aukera dauzkaten halako egoeran dauden profesionalek, nolakoa den haiek dabiltzan nazioarteko lan-merkatua eta zer inguruabar positibok eta negatibok baldintzatzen duten profesionalon itzulera.

Beste mahai-inguru batean ere hartu zuen parte IK4k beste eragile batzuekin batera, eztabaidatzeko zer ezaugarri nagusi dituen mugikortasun horrek eta zer aukera ematen dituen Donostiak talentua erakartzeko polo gisa, bertan kokatzeko.

Hitzaldietako batean, Donostiako erakunde publikoak EHUren Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzarekin batera egindako ikerketa bat izan zen ardatz. Txosten horren emaitzen arabera, azken 5 urteetan campus horretan titulua lortu duten 13.203 lagunetatik ia 841 donostiar daude atzerrian edo EAEtik kanpora lana dela-eta edo prestakuntza akademikoa osatzen. Orobat ikusten da, ikerketa horretan, ikasketak amaitu dituztenen % 32 (4.205) soilik bizi dela Donostian.

Bertako parte-hartzaile eta testigantzak ez ezik, Herbeheretako eta Baltikoko herrialdeetako tokiko eta eskualdeko gobernuek sustatutako bi agentziaren hitzaldiak ere izan ziren, arazo orokor honen inguruan egiten ari diren beste ekimen batzuen adibide. Bi erakunde horiek beren jardueraren ardatz dute zabaltzea beren eskualdeak bizitzeko oso erakargarriak direla eta haietan nazioarteko talentuek beren ahalmen guztia garatzeko aukera dutela.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa