IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

IK4k jardunaldi bat antolatu du industria-alorreko zibersegurtasunaz

2017/10/02 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/ciberseguridad1.png' data-link=""' /> Zibererasoen aurkako babesa da enpresen ardura nagusietako bat. Elkarri geroz eta konektatuago gauden eta "Gauzen Internet" (IoT)" deritzona bizkor hedatzen ari den gure gizarte honetan, enpresa batek berak ere ezin die ez ikusiarena egin Internetetik datozen arriskuei. Egoera hori dela eta, arrisku horiek gutxitzeko, zibersegurtasuneko ahalmen aurreratuak behar dituzte enpresek, barne direla industria-alorrean jarduten direnek.

Testuingurua ikusirik, IK-4 Aliantzak jardunaldi bat antolatu du urriaren 17rako. Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean  izango da ekitaldia, Orona Fundazioak Galarretako Campusean (Hernani) daukan auditorioan. "Aplikazio industrialetako zibersegurtasuna: gaur egungo egoera eta joerak" du izenburu jardunaldiak, eta hauei dago zuzendua ikuspegi tekniko batetik: enpresei, unibertsitateei, ikerketa-zentroei eta azken berrikuntzak, joerak eta etorkizuneko desafioak ezagutu nahi dituztenei.

Jardunaldian izango dira Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako foru-diputatua, eta Estíbaliz Hernáez, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea. Alor horretan sustatzen ari diren ekimenen berri emango dute biek. 

Daimler Trucks etxeko aditu batek, Roland Trauterrek, emango du lehenbiziko hitzaldi teknikoa. Tresna berriek industria- eta zerbitzu-estrategian txertatzeak dakartzan ondorio, aukera eta desafioei buruz daukan eskarmentua eta ikuspegi orokorra eta etorkizunerako lan-ildoak azalduko ditu hizlariak.

Ondoren, teknologia horren zenbait alderdi landuko dituzte gainerako hizlariek, etorkizun hurbilean izango dugun panorama zehazteko, betiere arreta jarrita berrikuntza edo maila zientifiko eta teknologiko handiena duten alderdietan eta haien aplikazio jakinetan.

Doan da sarrera, eta nahi duen guztia joan daiteke hitzaldietara, aldez aurretik webgune honetan izena emanda:  http://ciberseguridad.ik4.es/

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa