IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

IK4k jardunaldi bat antolatu du elikagaien industriako hondakin-uren tratamenduaz

2017/10/02 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/tratamiento-de-aguas1.png' data-link=""' /> Erruz erabiltzen da ura elikagaien industriako ekoizpen-prozesuetan, eta sektore horretako produktuen bilakaerak arazo berriak dakartza uraren arazketara. Bat egiten dute arazo horiek emisioei, berrerabilerari eta birziklatzeari buruzko araudien eguneratze orokorrarekin. Egoera hori dela eta, areagotu egin da enpresen jakin-nahia ura ahalik eta ondoena, seguruena eta merkeena arazteko teknologia berrien garapenaz.

"Hondakin-uren tratamendua elikagaien industrian: aukera berriak" du izenburu IK4 Aliantzak urriaren 19rako antolatu duen jardunaldi teknikoak. Zamudioko Zientzia eta Teknologia Parkeko eraikin nagusiko auditorioan izango da ekitaldia. Batez ere hauei dago zuzendua jardunaldia: enpresei, unibertsitateei, ikerketa-zentroei eta hondakin-uren kudeaketa eta tratamendua hobetzeko dauden aukeren eta etorkizuneko erronken berri jakin nahi duen eragile orori.

Bi multzotan banatuko dira jardunaldiko hitzaldiak: lehenbizikoan, elikagaien industriako uraren kudeaketa eta tratamenduaren egungo egoera teknologikoa aztertuko da. Ondoren, industria horretako uraren kudeaketaren ekonomia zirkularreko estrategiak jorratuko dira. 

Elikagaien sektoreko Riberebro-Gutarra enpresako ordezkariak eta uraren tratamenduan eta hondakinen kudeaketan espezialista den Suez konpainiakoak izango dira jardunaldian. Beren prozesuetan gaur egun erabiltzen ari diren teknologien berri emango dute bi enpresa horietako ordezkariek, eta beren itxaropenak eta etorkizuneko lan-ildoak azalduko dituzte.

Doan da sarrera, eta nahi duen guztia joan daiteke hitzaldietara, aldez aurretik webgune honetan izena emanda: http://tratamientoaguas.ik4.es/

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa