IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Elikagai-industriako uren tratamendua: aukeraz betetako sektorea

2017/10/19 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/2017-10-19-11.50.53-B.jpg' data-link=""' /> Ura, bizi-iturria izateaz gain, oinarrizko lehengaia da nekazaritzako elikagaien industriako prozesu askotan. Baina oinarrizko lehengai hori erabiltzeak berekin dakar urak ingurumena errespetatuz tratatzeko eta arazteko estrategia eraginkorrak martxan jartzea.

Hori abiapuntutzat hartuta, jardunaldi bat antolatu zuen IK4 aliantza teknologikoak urriaren 19an, ura ahalik eta seguruena, ahalik eta garbiena eta ahalik eta merkeena arazteko teknologia eta soluzioa aztertzeko.

"Hondakin-uren tratamendua elikagaien industrian: aukera berriak” izan zen jardunaldiaren izenburua, eta 65 lagunek parte hartu zuten. Zamudioko Zientzia eta Teknologia Parkeko eraikin nagusian egin zen ekitaldia.

Hitzaldietan, elikagaigintzako uren kudeaketako eta tratamenduko gaur egungo egoera teknologikoa azaldu zen, eta, ondoren, industria horretako uren kudeaketako ekonomia zirkularreko estrategiak eta arlo horretako negozio-aukerak aztertu zituzten.

Elikagaien sektoreko Riberebro-Gutarra enpresako eta uraren tratamenduan eta hondakinen kudeaketan espezialista den Suez konpainiako ordezkariak izan ziren jardunaldian. Bi enpresek beren esperientziak azaldu zituzten, eta etorkizuneko lan-lerroen eta asmoen berri eman zuten.

Gainera, baliabideak berreskuratzeko teknologia eta prozesu berritzaileak aurkeztu zituzten CEIT-IK4 eta GAIKER-IK4 zentro teknologikoetako ikertzaileek.

Amaitzeko, Euskadiko Elikaduraren Klusterreko zuzendari Jon Ander Egañak eta Aclima Ingurumeneko Klusterreko zuzendari Kristina Apiñanizek beren plan estrategikoen berri eman zuten, eta elikagai-industriako ekonomia zirkularraren adibide konkretu batzuk azaldu zituzten.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa