IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

IK4k Europako proiektuen koordinazioan duen esperientziaren berri eman du Bilbon

2017/11/24 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/171116_infoday_TIC_BEAZ_IK4_1.jpg' data-link=""' /> Elektronika, sistema txertatuak, robotika eta big data, beste askoren artean, ekonomiaren zenbait sektore goitik behera aldatzen ari dira, hala nola industria, komunikazioak eta Europako garraioa. Alor horiek, informazioaren eta komunikazioaren teknologien aurrerapenez lagunduta, lehentasunezko jarduera-diziplinak dira berrikuntza bultzatzeko Europar Batasunaren H2020 programarako.

Garapen teknologikoan Europako proiektuek duten zereginean sakontzeko asmoz, IK4 Aliantza Teknologikoa InfodayH2020 jardunaldian izan zen, azaroaren 16an.

Informazio-sistema adimendunetan eta EIKTetan aditu Aitor Arnaizek Aliantzak Europako proiektuen buru izaten eta haiek koordinatzen duen esperientziaren berri eman zuen ekitaldian, Bilbon, BEAZen egoitzan. BEAZ Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publiko bat da, eta enpresen ekintzailetza, berrikuntza eta nazioartekotzea bultzatzen ditu.

BEAZez gain, Innobasque, SPRI eta Garapen Teknologiko eta Industrialerako Zentroa (CDTI) izan ziren ekitaldiaren antolatzaile. Lehiakortasuna sustatzeko IKTek eta nazioartekotzeak duten garrantzia izan ziren jardunaldiaren ardatz nagusiak.

Saioaren helburua, berriz, hau izan zen: Leadership in Enabling and Industrial Tecnologiesek (LEIT) diseinatutako 2018-2020 Lan Programari buruzko informazioa ematea. H2020 programaren barruan ikerketa eta garapen industriala sustatzeaz arduratzen den saila da LEIT.

Horrez gainera, Digital InnovationHub-en zeregina aztertu zen saioan, eta Europan I+G+Bko proiektu bat aurkezteko gakoak zein diren.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa