IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Talentua erakartzeko hamargarren Be Basque Talent topaketan parte hartu du IK4-k

2017/11/11 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/IK4_BeBasqueTalent.jpg' data-link=""' /> Euskal ikerketa-erakundeek, industria-enpresek eta teknologia-zentroek zailtasunak izaten dituzte beren egituretara erakartzeko eta haietan mantentzeko profesional oso kualifikatuak, industria digitalaren paradigma berriak behar dituen etengabeko aldaketen mende dauden ekoizpen-inguruneetara egokitzeko ahalmena dutenak; izan ere, egoera horretan aritzeko, moldakorra eta malgua izan beharra dago, kanpoaldearekin kontaktuan egon, eta etengabe ikasi.

IK4 Aliantza Teknologikoak, talentuarekiko duen konpromisoari jarraikiz, parte-hartze handia izan du Be Basque Talent batzarraren hamargarren edizioan, joan den azaroaren 11n, Munichen (Alemania).

 

Euskadiko erakunde eta enpresa asko izan ziren topaketa horretan, eta atzerrian lanean ari diren euskal zenbait ikertzaile eta profesional oso prestatuk elkarrekin harremanetan jartzeko aukera izan zuten.

 

Aliantzako adituak zenbait saio eta hitzalditan parte hartzera joan ziren Munichera, Bizkaia Talentek antolatutako ekitaldira. Bizkaia Talent Bizkaiko Foru Aldundiaren tresna bat da, kualifikazio handiko pertsonak Euskadiko berrikuntza-prozesuetan parte hartzera erakartzeko xedea duena.

 

Hitzaldi, mahai-inguru, elkarrizketa eta networkinga sustatzeko topaguneen bidez, parte-hartzaileek ezagutu ahal izan zuten nola funtzionatzen duten sektore ekonomiko estrategikoek beste herrialde batzuetan, eta, orobat, han izan ziren enpresek beren karrera-planak erakutsi zizkieten itzuli nahi duten profesional erbesteratuei. 

 

Be Basque Talent topagunearen helburua lankidetza sustatzea da, baita profesionalen eta enpresen artean loturak ezartzea ere, profesionalek gaur egungo egoera sozioekonomikoa eta garapen zientifiko eta teknologikoko aukerak ezagut ditzaten. Bat datoz helburu horiek IK4 Aliantzak talentua erakartzeko dituen plan estrategikoekin.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa