IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

IK4 etorkizuneko ikertzaileengana hurbiltzen

2017/10/27 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/investigadores-ik4.jpg' data-link=""' /> IK4 Aliantza Teknologikoaren ardatz estrategikoetako bat da trebakuntza ematea eta talentua erakartzea, eta, horrekin lotuta, konpromiso sendoa du gazteen artean bokazio zientifikoa sustatzeko.

Ildo horri lotuta, modu aktiboan parte hartu zuen Donostia WeekInn berrikuntzaren astean. Donostiako Sustapena udal-elkarteak antolatu zuen jardunaldia, eta hiriko berrikuntza-ekosistemaren isla diren jardueren programa zabala osatu zuten.

Aurtengo edizioan, zeina urriaren 21etik 31ra bitartean egin baitzuten, Berrikuntza Gerturatuz zikloan parte hartu zuen IK4k. Ziklo horren barruan, hogeita hamar zentro teknologiko eta enpresak beren esperientzien berri eman zieten zenbait ikastetxetako eskola-umeei eta gazteei.

Bisita, laborategietako esperimentu, hitzaldi dibulgatibo eta ekintzaletza sozialeko tailerren bidez, parte-hartzaileek, 1.400 inguru, aukera izan zuten karrera zientifiko-teknikoak eta ikerkuntza zertan dautzan hobeto ezagutzeko.

Ikasleek, besteak beste, Aliantzaren zentro teknologikoetako laborategiak ezagutu zituzten, eta hitzaldi eta tailerretan parte hartu zuten. Ikertzaileak, berriz, gogotik saiatu ziren zientziarekiko pasioa helarazten.

Industria-arloan berrikuntza teknologikoa bermatze aldera, trebakuntza sustatzeko eta espezializazio-maila handiko profil profesionalak atxikitzeko jarduera ugari egiten ditu urtero IK4k.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa