IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

IK4ko Lehendakari berria izendatu da

2017/10/25 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/Ik4-presidente.jpg' data-link=""' /> IK4 Aliantzak egindako azken batzarrean lehendakariaren eta lehendakariordearen karguak berritu ziren. Urriaren 25az geroztik, Antxon López Usozek dihardu IK4ko lehendakari-lanetan, Iñaki Aranbururen ordez.

López Usoz DANOBATGROUPeko Berrikuntza zuzendaria da, eta IK4-IDEKO zentro teknologikoko lehendakaria. Bere lan-ibilbide luzearen zati handi bat DANOBATGROUPen egin du, eta ardura handiko zenbait kargu bete ditu han, bai jarduera industrialetan, bai I+G+Bko jardueretan. Gaur egun, euskal talde industrial horretan betetzen dituen zereginak fabrikazio aurreratuaren alorreko beste entitate ospetsu batzuetan dituen ardurekin bateratzen ditu.

Jesús María Iriondo, IK4-TEKNIKEReko lehendakari eta Masermic-eko zuzendari nagusia, da orain lehendakariorde.

José Miguel Erdozainek jarraituko du Aliantzaren zuzendari nagusi izaten.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa