IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Talentuarekiko konpromisoa sendotu egin du IK4-k Gipuzkoa Talent foroan

2017/12/27 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/gipuzkoa_talent.jpg' data-link=""' /> Industriaren sektoreko iraultza bortitza dela eta, enpresak ahalegin berezia ari dira egiten jendea trebatzen, talentua erakartzen eta hari eusten saiatzen, egungo testuinguru demografikoa eta ekonomikoa ikusirik.

Alor horretan duen jarduera-programa zabalari jarraikiz, IK4-k esku-hartze handia izan zuen bigarren Gipuzkoa Talent topaketan, iragan abenduaren 27an. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen du ekimen hori.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko eraikin nagusian egin zen topaketa, non 250 bat profesionalek hartu zuten parte, guztiak ere gaur egun kanpoan lan egiten dutenak baina Gipuzkoara itzuli nahi luketenak.

Hau zuen helburu Gipuzkoa Talent Forum 2017 ekimenak: atzerrira alde egindako profesional talentudunen eta sektore pribatuaren arteko topagune izatea. Gure lurralde historikoko enpresek eta ikerketa-zentroek eskaintzen dituzten aukerak profesional horiei aurkeztea da foro horren xedea, eta elkarrekin aztertzea Euskadin etorkizun egokirik izan dezaketen.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa