IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Europako garraioaren industriaren lehiakortasuna eta etorkizuneko erronkak aztertu ditu IK4k

2018/02/15 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/escore.jpg' data-link=""' /> Garraioaren industria europarraren lehiakortasuna ebaluatzea, sektore horri aplikatutako ikerketaren aurrerapenak aztertzea eta etorkizuneko joerei aurrea hartzea izan dira SCORE proiektuaren ardatzak, non IK4 Aliantza Teknologikoa Europako eragile nagusien eta munduko lehiakideen arteko konparazioa lerroak ezartzen aritu baita beste batzuekin batera.

Proiektuaren behin betiko emaitzak aurkezteko eta ezagutzen trukea bultzatzeko, datorren martxoaren 15ean 18 hilabeteko lanari amaiera emango dion konferentzia bat egingo da Bruselan.
 
Ekitaldiak, non IK4 egongo baita, SCORE (Scoreboard of Competitiveness of the European Transport Manufacturing Industry) proiektuaren ondorioak zabaltzeko balioko du. Azterketarako aukeratu diren garraio modalitateen arabera sailkatuta jakinaraziko dira ondorioak: automobilak, aeroespaziala, trenak eta itsasontziak.

Topaketan egongo dira ekimenaren Industrial Advisory Boarda, Europako Batasunaren ordezkariak eta hainbat stakeholder, eta beste ekimen batzuen koordinatzaileekin eta European Technology Platforms deiturikoen eragile nabarmenekin partekatu eta eztabaidatu ahal izango dituzte proiektuaren emaitzak.
 
Gainera, hitzorduan adituek egindako gomendioak ezagutu ahal izango dira eta Europan garraio mota desberdinetan ezagunak diren adituei egin zaien inkestaren erantzunak zabalduko dira.
2016ko urrian abiarazi zen SCORE proiektua eta harrez gero proiektua saiatu da ebaluatzen eta aurreikusten nola eragingo duten I+Gko aurrerapenek, garapen teknologiko berriek eta eskariaren etorkizuneko aldaketek -faktore geopolitikoekin eta geoekonomikoekin batera- garraioaren fabrikazio industriaren lehiarako posizioan.
 
Proiektuak industria horren aurrerapena aztertu du eta hemendik 20-30 urtera begira edukiko dituen joerak marraztu ditu, eta horrekin industri segementu bakoitzaren lehiakortasunaren bilakaera alderatzeko hainbat eszenatoki landu ahal izan dira.

Emaitzak “scoreboard” batean edo puntuazio taula batean jaso dira, non Europako industriak egun duen lehiarako posizioa eta etorkizunean edukiko duena modu ulergarrian erakusten diren, mundu mailako lehiakideekin alderatuta.

Proiektuaren emaitzak ezagutzeko interesa dutenek otsailaren 19ra arteko epea dute ekitaldian izena emateko. SCORE proiektuaren koordinatzaile Konstantin Konradi mezu bat bidali beharko diote, helbide honetara: Konstantin.Konrad@vdivde-it.de

 

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa