IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Emakumeek zientziari egiten dioten ekarpena agerian jartzeko Ada Byron sarien laguntzaile izango da IK4 aurten ere

2018/02/15 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/Premio-AdaByron.jpg' data-link=""' /> IK4 Aliantza Estrategikoa aurten ere laguntzaile izango da Ada Byron sarietan. Sari horiek Deustuko Unibertsitateak ematen ditu emakumeek zientziaren eta teknologiaren alorrean egiten duten ekarpena agerian jartzeko.

Sariaren bosgarren edizioaren aurkezpenena aste honetan bertan egin da, Deustuko Unibertsitateak Madrilen duen egoitzan, eta IK4k parte-hartze nabarmena izan du ekitaldi horretan.

Nerea Aranguren IK4-IDEKOko zuzendari nagusia joan da IK4ren ordezkari gisa, Aliantza osatzen duten zazpi zentroetako bat baita IDEKO.

Jardunaldian izan dira, Aranguren ez ezik, Carmen Vela Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako estatu-idazkaria, Teresa Laespada Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko diputatua eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, besteak beste.

Aurtengo ediziorako hautagaiak aurkezteko epea martxoaren 20an amaituko da. Saria, 3.000 euro, FOROTECH ekitaldiaren VI. edizioan banatuko da. Deustuko Unibertsitateak ingeniaritzari eta teknologiari eskaintzen dion astea da FOROTECH, eta Bilbon izango da, apirilaren 25etik 27ra.

IK4k sendo egiten du ikertzaile oso adituak trebatzearen, erakartzearen eta eustearen alde. Aliantzak, bokazio zientifikoak sustatzeko estrategiaren barruan, emakumeek ikerketari eta berrikuntzari egiten dioten ekarpenaren aitortza bultzatzera eta saritzera bideratuak dauden zenbait ekimen eta proiektu laguntzen ditu.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa