IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

IK4, nanoeskalaren alorrean duen ikerketa-esperientzia partekatzen ImagineNano 2018n

2018/03/15 |<img src=' http://www.ik4.es/upload/noticias/img/IMG-20180313-WA0000.jpg' data-link=""' /> Nanozientziaren alorrean izan diren azken aurrerakuntzak aztertzeko, ordezkaritza zabala eraman du ImagineNano 2018 forora IK4 euskal aliantza teknologikoak. Ekitaldi horren helburua hau da: enpresa, ikerketa-zentro eta unibertsitateen arteko lankidetza sustatzea nanoteknologiaren eremuan.

Bilbao Exhibition Centren (BEC) izan da ekitaldia, martxoaren 13tik 15era, eta han aurkeztu dira grafenoaren eta 2D materialen arloetako azken aurrerapenak eta komertzializazio-aukerak, bai eta nanozientziaren joera berriak ere.

Beren stand propioa izan zuten ekitaldiko erakusketa-eremuan IK4 CEIT-ek eta Gaiker-ek, eta hitzaldi-programan ere partaidetza nabarmena izan zuten.

Zehazki, Europako zenbait proiektutan ezarri den Safe by Design nanomaterialen kontzeptuaren esperientzia industrialei buruzko saioan hartu zuten parte IK4-ko zenbait ikertzailek.

Zientzialari ezagunak ere izan ziren ImagineNano 2018n; besteak beste, Donostia International Physics Center (DIPC) Fundazioaren presidentea, Pedro Migel Etxenike, eta Teknologia Kimikoko Institutuko Ikerketa irakasle den Avelino Corma irakaslea.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa