IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Fabrikazio aditiboa, industriak jorratu beharreko alor berri bat

2018/03/07 |<img src=' http://www.ik4.es/upload/noticias/img/jornada_fabricacion_aditiva.jpg' data-link=""' /> Fabrikazio aditiboaren abantaila nagusietako bat hau da: aukera ematen du geometria konplexuko piezak doitasun handiz egiteko. Orain arte, ezinezkoa zen beste inolako teknologiaren bidez halako piezak doitasun handiz egitea.Teknologia digitaletan eta materialen teknologietan oinarritzen da teknika aurreratu hori, zeinari esker diseinuak pertsonalizatu eta forma zein tamaina berriak sor daitezkeen, bai eta ekoizpen-epeak laburtu eta kostuak gutxitu ere.

Aipatutako testuinguru horretan, bada, hartu zuen parte IK4 aliantza estrategikoak "Fabrikazio aditiboak zure enpresan izango duen eragina eta ekarriko dizkion onurak" jardunaldian, iragan martxoaren 7an, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean.

SPRI Taldeak, Gipuzkoako Ganberak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu zuten saioa, non ikerketaren, ingeniaritza industrialaren, aholkularitzaren eta fabrikazioaren alorretako zenbait adituk hartu zuten parte, hitzaldiak emanez eta mahai-inguruetan jardunez.

IK4ren izenean, IK4-LORTEKeko Pedro Álvarez ikertzaileak "Fabrikazio aditiboa industriaren digitalizazioaren testuinguru disruptiboan: aukerak eta mehatxuak" hitzaldia eman zuen.

Fabrikazio aditiboko teknologiek ingurune guztiz digital batean lan egiteko eskaintzen duten aukeraz mintzatu zen Álvarez, eta prozesuaren etapa guztiak jorratu zituen, diseinutik produktuaren azken egiaztapenera bitartekoak.

"Teknologia horrek zenbait aukera dakarzkie alor hauei: fabrikazio banatua, plataforma digitalen bidezko zerbitzu-eskaintzan oinarritzen diren negozio-eredu berrien sorkuntza, eta baterako sorkuntza eta berrikuntza", esan zuen Álvarezek hitzaldian, eta zenbait adibideren bitartez azaldu zituen fabrikazio aditiboaren abantailak, zeinak Europako AMable proiektuaren bidez garatu diren.

Fabrikazio aditiboak berekin dakarren ekoizpen-eredu berriaz mintzatu ziren hizlariak, eta sistema horren zenbait ezaugarri goretsi zituzten (materialak optimizatzeko, diseinuak pertsonalizatzeko eta epeak laburtzeko aukera), baina gogorarazi zuten heldutasun-maila handia behar dela industria erabat eraldatzeko.

"Gipuzkoa teknologikoa" programaren hamaseigarren edizioaren barruan antolatu zen jardunaldia. Urtean hiru saio antolatzen ditu programa horrek, guztiak ere enpresetan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezartzearekin zerikusia duten gaiei buruzkoak.

 

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa