IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Eraldaketa digitala: aukera ugari

2018/02/22 |<img src=' http://www.ik4.es/upload/noticias/img/cluster_gaia.jpg' data-link=""' /> Teknologia digitalek eraldatu egin dituzte ekoizpen-sistemak, merkataritza, turismoa, aisialdia eta, jakina, komunikazioak.Desafio handiak dakarzkie egoera berri horrek euskal enpresei, baina baita aukera ugari ere.

Testuinguru horretan, elektronika- eta informazio-teknologien alorretako EAEko enpresak biltzen dituen GAIA Klusterrak lehenbiziko TransDi jardunaldia egin zuen otsailaren 21ean. Han izan zen, besteak beste, IK4 Aliantza Teknologikoa.

Gasteizen izan zen "Eraldaketa digitala, errealitate bat" topaketa (hori zuen goiburua jardunaldiak), non eman baitziren ezagutzera Euskadiko zenbait enpresaren soluzio eta garapen espezifikoak eta jardunbide egokiak.

Hitzaldi-programa zabala zuen topaketak, eta erakusketak egiteko eremu bat. Lankidetzarako eta ezagutza transferitzeko bide berriak jorratu nahi dituzten enpresentzat antolatu zen jardunaldia.

IK4ren izenean, IKERLAN zentro teknologikoko Ion Etxeberria ikerlariak hitzaldi bat eman zuen industrian plataforma digitalak aplikatzeko moduei buruz, Fagor Arrasate enpresarekin batera, arrakastaz bultzatutako adibide bat abiapuntu hartuta.

Ekitaldiko erakusketa-eremuan ere izan ziren IKERLAN eta IDEKO, eta gai honi buruz jardun ziren bi erakunde horietako ordezkariak: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak prozesu industrialetako fabrikazioan eta automatizazioan.

 

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa