IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Nazioarteko integrazioa bultzatzen, industriaren erronkei erantzuteko

2018/11/19 |<img src="http://www.ik4.es/upload/noticias/img/img_mfig.jpg" data-link="" /> Industria-sektorea funtsezko jarduera-eremua da herrialde garatuetako ekonomia sustatzeko, eta desafio handiak ditu gaur egun aurrean; besteak beste, goraka ari diren herrialde indartsuekiko lehia eta erronka teknologikoak.

Testuinguru horretan, britainiar gobernuak industria-estrategia berri bati ekin zion 2017an: lehentasunezko sektore jakin batzuetan jartzea arreta, eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza bultzatzea. Fabrikazioaren eremua da sektore horietako bat, non aurreko politikarekiko aldaketa erabatekoa proposatzen baita, hemengo zein nazioarteko enpresen eta I+G+Bko eragileen arteko elkarlana areagotzeko.

Estrategia berri hori plazaratzeko eta bi aldeen arteko lankidetzarako eskaintzen dituen aukerak aztertzeko, mintegi bat antolatu du Erresuma Batuko Nazioarteko Merkataritzaren Ministerioak, IK4 euskal Aliantza Teknologikoarekin elkarlanean. Azaroaren 27an egingo da mintegia, Bilboko Yimby aretoan, 16:30etik aurrera. Espainiako iparraldeko enpresei eta ikerketa- zein ezagutza-erakundeei dago zuzendua programa.

Fabrikazio aurreratuaren alorreko zenbait ahalmen teknologiko aztertuko dira topaketan, eta eremu horretako zenbait aditu jardungo dira hizlari; besteak beste, IK4-TEKNIKEReko idazkaria nagusi Alex Bengoa, zeina IK4ko lantegi guztien ordezkari arituko baita.

Material konposatuen edo konpositeen alorreko aukerak deskribatzeko atal bat ere izango du saioak, eta zenbait enpresa eta erakunde espainiar zein britainiarretako ordezkariak mintzatuko dira gai horretaz.

Irekia da ekitaldia, eta doakoa; azaroaren 22ra arte eman daiteke izena, HEMEN.

https://www.eventbrite.co.uk/e/the-uks-industrial-strategy-opportunities-and-capabilities-tickets-51955158277

Informazio gehiagorako idatzi helbide honetara:

marta.herreroscascallar@fco.gov.uk

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa