IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Fabrikazio aurreraturako lotura-teknologiak aztergai IK4-k

2018/11/20 |<img src="http://www.ik4.es/upload/noticias/img/n_20_11_2018_re.jpg" data-link="" /> Metalaren eta karbono-zuntzaren arteko lotura, erresistentzia handiko altzairuak torlojutze bidez mihiztatzea, itsasgarrien ordez lotura kimikoa erabiltzea zenbait materialetan..., horra "Lotura-teknologiak fabrikazio aurreratuaren aroan" jardunaldian jorratu ziren gaietako batzuk. Azaroaren 8an egin zen topaketa, IK4 Aliantza Teknologikoak antolatua.

Aliantzako partaide den Gaiker-en instalazioetan izan zen jardunaldia, espezializatua, eta 72 partaide izan zituen; besteak beste, fabrikazio aurreratuaren alorrean esperientzia zabala duten konpainia ugari.

Aernnova multinazionalak inauguratu zuen saioa, eta honi buruzko azalpena egin: nola laguntzen duten metalaren eta karbono-zuntzaren lotura hibridoek egitura aeronautiko eraginkorragoak eraikitzen, aerodinamikari edo fabrikazio-kostuak murrizteari dagokienez, besteak beste.

Konpainia aeroespazial horren ondoren, aliantzako zenbait teknologia-zentroren txanda iritsi zen. Azterlan-eko ordezkaria gai honetaz jardun zen: zein diren kontuan izan beharreko faktore nagusiak errendimendu-maila handiko altzairuak torlojutzeko prozesuan hausturarik izan ez dadin. Materialen osotasun metalurgikoa eta mekanikoa ziurtatzea eta torlojuak estutzeko prozesua kontrolatzea dira, besteak beste, faktore nagusiak.

Gaiker-eko ordezkariak, berriz, itsasgarrien ordezko soluzio bat aurkeztu zuen zenbait material elkarri lotzeko: lotura kimikoa. Materialak masiboki formulatzeko eta haiei gehigarriak nahasteko aukera ematen duen metodo horren bidez, saihestu egiten dira itsasgarriak erabiltzearen desabantailak (lotu behar diren azalak prestatzea, edo lotura perfektua izan dadin hainbat denbora itxaron beharra).

Lortek-ekoak, bestalde, marruskadura-agitazio bidezko soldaduraren alorrean (FSW, ingelesez) aluminio-aleazioetarako egin diren azken aurrerapenak eta garapenak aurkeztu zituen; besteak beste, auto elektrikoen zenbait piezatarako erabil daiteke soldadura-mota hori, edo hegazkinen fuselaje-sekzioetarako.

Tekniker-eko ordezkariak, berriz, material disimilarrak lotzeko laser teknologia erabiltzeak dakartzan abantailak aipatu zituen, eta lotura termikoko beste metodo batzuen alternatiba gisa aurkeztu zuen, malgutasun eta doitasun handia eskaintzen omen dituelako, beste zenbait propietatez gain.

Azkenik, mahai-inguru bat egin zen, non hizlariekin eztabaidatzeko eta galderak egiteko aukera izan zuten jardunaldian izan zirenek.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa