IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

IK4, beste behin ere, Basque Industry 4.0-n

2018/11/26 |<img src="http://www.ik4.es/upload/noticias/img/BIND4_0-stand-IK4.jpg" data-link="" /> IK4 Aliantza Teknologikoak esku-hartze nabarmena izan zuen azkeneko Basque Industry 4.0n, non industriari aplikatutako digitalizazioaren ahalmenak aurkeztu baitzituen. Bilboko Euskalduna Jauregian izan zen ekitaldia, azaroaren 26an.

Stand bat jarri zuen IK4k jardunaldiko erakusketa-eremuan, eta hitzaldirik ere eman zuten gure ordezkariek, betiere zientziaren eta teknologiaren alorreko gaien gainean: fabrikazio industrialera aplikatutako adimen artifiziala, robotikaren azken joerak eta sentsorikaren aurrerapen aipagarrienak.

Zehazkiago adierazita, honetaz jardun ziren IKERLAN, TEKNIKER eta IDEKO aliantzako teknologia-zentroetako ikerlariak: zer erabilera dituen adimen artifizialak makina-erremintaren eta industriaren alorrean, eta zer interakzio- eta komunikazio-bide dauden adimen artifizialeko sistemak erabiltzen dituzten gailuen eta pertsonen artean.

GAIKER, CEIT, IKERLAN eta TEKNIKERek sentsorikaren arloan metatutako esperientziak ere izan zuen protagonismorik ekitaldian, zenbait hitzalditan azaldu baitziren gai hauek: kalitatea online kontrolatzeko teknika magnetikoak; sentsore heterogeneoen diseinua eta haien erabilera prozesu industrialetan, eta energia-autonomia duen sentsorizazio ahaltsu bat garatzeko gakoak.

Azkenik, honako aurkezpen hauek egin zituzten TEKNIKER eta IDEKOko adituek: roboten ibilbidearen jarraipenerako eta haien nabigazio autonomorako azken sistemak, kontzeptu mekatronikoen azken joerak, eta robotikaren doitasunaren areagotzeak ekarri dituen funtzionalitate berriak.

Euskadiko 4.0 industriaren jardunaldi nagusia da jada Basque Industry 4.0. Bosgarren urtea izan du aurtengoa ekitaldiak, eta Eusko Jaurlaritzak antolatu du, SPRI Taldearen bitartez.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa