IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Bultzada mugikortasun jasangarriari

2018/11/28 |<img src="http://www.ik4.es/upload/noticias/img/noticia_web_mobility.jpg" data-link="" /> Garraio adimentsuagoa eta gutxiago kutsatzen duena, mugikortasun elektrikorako irtenbiderik aurreratuenak eta adimen artifizialaren gidatze automatizatuko erabilera izan ziren Go Mobility topaketan jorratutako gaietako batzuk. Azaroaren 27an eta 28an egin zen, Irungo Ficoban, Go Mobility, etorkizuneko mugikortasun iraunkorrari eskainitako Europa hegoaldeko lehen industria-azoka.

IK4 aliantza teknologikoak esperientzia handia du elektromugikortasunerako eta energia biltegiratzeko irtenbide aurreratuen garapenean, eta presentzia nabarmena izan zuen topaketan. Hain zuzen, erakusketa-eremu propioa izan zuen, zeinean CEIT, LORTEK eta TEKNIKER zentroek parte hartu baitzuten.

Beste erakusketa-eremu batean izan ziren IKERLAN, Orona igogailuen fabrikatzailea eta Mondragon Unibertsitatea.

“Oso positiboa iruditzen zaigu hazten ari den esparru honi buruzko foro hau; teknologia berrien garapena sustatzen du, eta gure zentroek gaitasun handiak dituzte alor horretan.Go Mobilityren lehen edizioak arlo horretan lan egiten duten euskal eragile guztiak bildu ditu. Erakusketa-programa eta hitzaldi oso interesgarriak konbinatu ditu, eta kalitate handiko profesionalek erantzun zabala eman dute”, adierazi dute aliantzako iturriek.

Foroak sektoreko 2.100 profesional baino gehiago biltzea lortu zuen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere jaso zuen.Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituretako sailburuak ere parte hartu zuten ekitaldian, eta IK4ko kideen standak bisitatu zituzten.

Hitzaldien programa honako alderdi hauetan oinarritu zen: ibilgailu elektrikoen karga azkarreko sistemak, Europan elektromugikortasuna bultzatzeko neurriak, garraio partekatuko baliabideak eta garraioari aplikatutako segurtasun elektrikorako konponbide adimendunak.

Azken batean, Go Mobilityren lehen edizioak aukera eman du etorkizuneko sektore hori garatzeko apustua egiten ari diren produktu, proiektu, ekimen eta eragile ugari ikusteko.Parte-hartzaile gipuzkoarrak, eta oro har Euskal Herrikoak— IK4ko zentroak protagonista direla—, munduko abangoardian daude jarduera-eremu horretan.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa