IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Misioa, bisioa eta balioak

Misioa

IK4 beren ingurune geografikoaren garapen sozial eta industrialarekin konpromisoa duten zentro teknologiko pribatuen aliantza bat da; aliantzak zentro horien jardueraren garrantzia nabarmentzen du, eta garatzen eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen die.

Lankidetza-esparru egonkor batean, bazkideek industria- eta enpresa-alorrean lehiakortasuna areagotu ahal izan dezaten, haien balioa maximizatzen laguntzen du aliantzak, bazkideen artean sinergiak eta osagarritasunak sustatuz, haien ikerketa, garapen eta berrikuntzako bikaintasuna indartzeko.

Gainerako eragile zientifiko-teknologikoekin elkarlanean aritzen da, ikerketarako baliabideen erabilera eraginkorra bultzatuz eta kualifikazio handiko pertsonak aliantzaren ingurune ekonomiko eta sozialean gaituz eta integratuz.

IK4 erreferentzia da erakundeekiko elkarrizketan, ikerketa zientifiko-teknologikoari lotutako alderdi guztietan, eta lankidetza aktiboa du haiekin politika industrialak zehaztean.

Bisioa

IK4 aliantza erreferente teknologikotzat du industriak, balio handia ekartzen diolako haren kide diren zentroek enpresetarako teknologia erabilgarria garatzeko duten ahalmen, baliabide eta esperientziari esker.

Gizartearen erronka handiei erantzuten laguntzen du, hainbat faktoreri esker: hura osatzen duten zentroen ikerketa-bikaintasuna, ikerketa aplikatuan nazioartean duen lidergoa, bere garapen teknologikoa eta ezagutzan oinarrituta garapen ekonomikoko politika publikoei egiten dien ekarpena.

 

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa