IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Eremu teknologikoak

IK4 zentroen Aliantzak honako zortzi unitate zientifiko-teknologiko hauen inguruan jarduten du: Bioteknologia, Mikro eta nano teknologiak, Ingurumena, Energia, Industriako Gestioa eta Ekoizpena, Mekatronika, Materialak eta prozesuak, eta Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak.

Unitate hauetan, Zentro Teknologikoak jarduera mota ugariez arduratzen dira, oinarrizko ikerketetatik garapen jardueretaraino. Urte hauetan zehar, Aliantzan dimentsio handiko proiektuak garatu ditugu denok batera gure kideen sinergiez baliatuta.

IK4n desberdinak gara; izan ere, dakigun guztia, dauzkagun gaitasun numerikoak eta taldean lan egiteak gugan eragiten dituen sinergiak batu eta, horren ondorioz, ahalmen ugari proposatzen dugulako.

Eskaintza teknologiko honetan zentro batek baino gehiagok dituzten teknologiak zein Aliantzako kide batek baino ez dituenak baina beste gaitasun batzuen osagarri direnak. 8 arlo nagusien inguruan antolatzen dira:


  • Bioteknologia eta Biomaterialak

    BIOTEKNOLOGIA ETA BIOMATERIALAK: Bioteknologia eta Biomaterialen Unitatetik, I+G proiektuei ekiten diogu. Horietan, hurrengo teknologiak aplikatzen ditugu: Mikrobiologia Industriala, Genomikoa eta Proteomika eta Biologia Molekularra. In Vitro azterketak. Horretaz gain, ondorengo alorretan esperientzia daukagu: Biosentsoreak, Biomaterialak, Gainazalen Funtzionalizazioa, Bioelektrokimika eta baita Estruktura Biologikoen Analisia Bisio Artifizialaren bidez. Gure garapenak ondorengo sektoreei ekarpenak egiten diete: Industria Farmazeutikoa, Industria Kimikoa, Bioteknologia, Giza eta Animali Osasuna edo Elikadura, besteak beste.

  • Energia

    IK4k ondorengo energia motekin lan egiten du: Hidrogenoa, Erregai-pilak, Energia Eolikoa eta Solarra, Sorkuntza Banatua, Energiaren Biltegiraketa, Errekuntza eta Biokonbustibleak. Azken belaunaldiko teknologia energetikoarengatik, zalantzarik gabeko emaitzak lortzeko joera eta enpresarekin burutzen dugun lanarengatik apustua egiten du. IK4 bazkideentzat erreferentzia eredutzat aurkezten da, energiarekin zuzenean edo zeharka erlazionatuta dauden sektore anitzentzat.

  • Industria Kudeaketa eta Ekoizpena

    Kudeaketa eta Produkzio Industriala Unitatearen xedea diseinuen prozesua, produktuaren garapena eta bere fabrikazioa da. Bere espezializazio nabarmenena organizazioa, optimizazioa eta fluxu-produktiboen kudeaketa da. Analisian kontuan hartzen diren beste aspektuak ondorengo hauek dira: ingurumen-inpaktua, fidagarritasuna eta mantentze lana produktuaren bizitza-ziklo osoan zehar. Maila estrategiko batean, berrikuntza-kudeaketa proiektuekin lan egiten da eta baita oinarritzen diren antolatzaile eredu berriekin ere.

  • Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKTk)

    IK4ko IKT Unitatea abangoardia teknologikoan aurkitzen da informazio eta komunikazio teknologien garapena eta integrazioan, industria eta gizartearen sustapenerako. Horretarako IKTak espezializaturik dauden lan-taldeak ditu. Talde hauek ondorengo IKT multzoak osatzen dute: bisio artifiziala, bisio sentsoreak eta aktuazio bisioa, ordenagailu bidezko grafikoak eta bisualizazio teknologiak, semantika eta multimedia kudeaketa, bioinformatika, pertsona-gailuaren arteko interakzioa, komunikazio sareak, ikus-entzunezko produkzioa, besteak beste. IKT unitatetik eskainitako irtenbide teknologikoak bereizten dira: gaitasun lehiakorra nazioarteko mailan dauden azken aurrerapen teknologiekiko, berrikuntza gaitasunarengatik eta sektore industrialekin daukan solaskidetza zuzena eta naturalarengatik.

  • Ingurumena eta Birziklapena

    Ingurumena eta Birziklapen unitatetik ondorengo zerbitzu teknologikoak eskaintzen ditugu: Ura, Lurra eta Sedimentuak, Hondakinak, Meteorologia eta Atmosfera eta Iraunkortasuna eta Ingurumenaren Kudeaketa. Alor-anitzeko ekipoetan lan egiten dugu hainbat sektorei irtenbide berriztatzaileak eskaini ahal izateko. Presentzia berezi bat daukagu ekoenpresetan eta hainbat Administraziotan, beste bezero batzuen artean.

  • Materialak eta Prozesuak

    Material eta Prozesu unitatetik, erreferentziazko zerbitzu teknologikoak eskaintzen ditugu ondorengo alorretan: Tratamendu termomekanikoak, Material Termoestableak, Mekanika eta Materialen Modelizazioa eta Prozesuak, Material termoplastikoak, Estalduren Garapena eta Aplikazioak eta Geruza Finak, besteak beste.

  • Mekatronika

    IK4ko mekatronika unitatearen aktibitatea hurrengo alorretan aurkitzen dugu: Zehaztasun Ingeniaritza, Aurreratuta dauden Produktu Mekatroniekoen Garapena, Sistemen Erregulazioa, Kontrola eta Simulazioa, Zarata eta Bibrazioak, Sentsore Optoelektronikoak, Potentzia eta Elektronika Automatikoa , Goi Prestazio Busak, Hari-gabeko Komunikazioak, besteak beste.

  • Mikro eta Nanoteknologiak

    IK4ko Mikro eta Nanotecnologia Unitatearen aktibitatea lau lan-alorretan aurkitzen dugu. Gure bezeroek Mikro-nanodispositibo, Mikro-nanoingenieritza, Nanomaterial eta Nanoestaldurekin izan ditzaketen beharrei irtenbideak ipintzen diegu. Horretarako, alor-anitzeko ekipoetan la egiten dugu hainbat sektorei irtenbide berriztatzaileak gure bezeroei eskaini ahal izateko. Besteak beste, Osasuna, Energia edo Garraioaren sektoreak bereizi daitezke.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa